Bidaia agentea

Publicada: miércoles, 27 de marzo de 2024

Fecha fin inscripciones
La fecha de finalización de admisión de solicitudes para esta oferta es sábado, 27 de abril de 2024
La oferta está actualmente en proceso.

Fecha inicio inscripciones


27/03/2024

Fecha fin inscripciones


27/04/2024

Descripción


Feel My Way Kooperatiban, 14-18 urte bitarteko gazteentzat ikasketa bidaiak, atzerrian (Irlanda eta EEUU) inglesa ikasteko esperientziak eta era askotako ekitaldiak antolatzen ditugun bidai agentzia gazte bat gara. Oraingoz zazpi pertsona gara agentzian eta pertsona berri baten bila gabiltza gurekin lanean hasteko. Bidai aurrekontuen/proposamenen sorreran, hauen antolakuntzan eta kudeaketaren arloan esperientzia duen pertsona gazte baten bila gabiltza. Ikas bidaien salmentan eta kudeaketan lidergotza izango duen pertsona baten bila. Pertsona horren izaera edo lanerako gogoa ere kontuan hartuko da. Feel My Way Kooperatiban garrantzitsua baita gauza berriak egiteko gogoa izatea, behar denean taldeari laguntzeko prestutasuna adieraztea eta taldeari garrantzia ematen dion pertsona bat izatea.

Vacantes


1
ZER ESKAINTZEN DUGU?

Kooperatiba gazte bat gara. Geure enpresa sortu genuen gazte-gaztetatik eta enpresa flexible baina malgua gara, gure proiektu propioa delako eta egiten dugun horretan sinesten dugulako. Ondorioz, ikasi eta erakusteko eta poliki-poliki gure taldea handituz joateko gogoz gaude!!
Soldata: 1.500€ neto hilabetero, 14 pagatan - 12 hilabeteko lan kontratua, hasiera batean, helburua taldea handitzen joatea da, eta luzera begira pertsona honekin kontatzen jarraitzea.
Oporrak: Abuztu osoa jai + jai egun ofizialak + 10 egun, nahi denean hartzeko.
Gazte giroa lanerako, taldeko ekintza ezberdinak urtean zehar:  pintxopote egunak, urtearen irekiera eta itxiera ekintzak …
- Taldean pertsona berria izanik, bakarrik utziko ez dugun pertsona izango da. Independentea izan beharko da, eta bere lidergotzaren menpe geratuko da ikas bidaien kudeaketa, baina laguntza eskatzen duenean taldea hor izango du. 
Malgutasuna lan egun eta ordutegiekin: Ordutegi komuna 10:00 - 16:30 astelehen ostegun, 10:00-15:000 ostiraletan, malgutasuna zerbait berezia suertatu bada… gainontzeko orduak bakoitzak bere kasa erabaki dezake noiz egin.
- Lanaren ondorioz egin beharreko bisita, bidai edo ibilbideetarako gasolina edo garraio publikoaren kostea aparte ordaintzen da.
- Zestoan ofizina eta lana egiteko material guztia (ordenagailua, boligrafoak..).
Telelana: Astelehen eta astearteetan telelana egiten da.
 
ZER IKASIKO DU GUREKIN?
- Indesign erabiltzen.
- Bidaiei buruzko gauzak: taldeko bidaiak hasieratik amaierara nola antolatzen diren (kontuan hartu beharreko puntuak, tresnak, hornitzaile berriak…), Espainia eta Europako hiriei buruzko bitxikeriak eta nola diren…
- Proiektuen kudeaketa.
- Taldean lan egiten eta koordinatzen.
- Talde giro eder batean lan egiten. Malgutasunez lan egiten.
- Begirale izaten.
- Presiopean lan egiten.
- Gauzak kalitatez egiten.
- Gazteei buruz ikasiko du, nolakoak diren, zer duten gustuko…
- Harremanak mantendu eta zaintzen.
- Arazoak erlatibizatzen eta konponbideak aurkitzen.
- Programak / jolasak / dinamikak sortzen eta hauek dinamizatzen. (Gehigarria)
Aurrekontuak egiten.
 
Baloratuko diren kualitateak:
  • Lidergotza: Bere kargu dauden ikasbidaien lidergotza eramateko gai dena: lehentasunak zehazten, laguntza eskatzen, zailtasunak identifikatzen, ikaskuntzak ateratzen…

  • Independentea: Hasieran adaptazio prozesu batean egon eta dena menperatuta ez izan arren, martxa azkar hartzeko gaitasuna duena. Bera bakarrik egon arren bere denborari probetxua ateratzen dion pertsona. Akatsak egiteko beldurrik ez duen pertsona bat. 

  • Arazoak konpontzeko gaitasuna: Aurrekontuak osagai erakargarriekin ajustatzeko gaitasuna duena. Bidaiko antolakuntzan guraso edo irakasle arduradun batek kudeaketan zailtasunak dituenean, irtenbideak ematen saiatuko dena, logistikoki hornitzaileak ez daudenean beste alternatiba batzuk aurkitzen dakiena, azken orduko ezbeharrak kudeatzen trebea dena…

  • Ordena mantentzen duena eta azken errepasoak emateko egokia dena: Gauzak bi aldiz errebisatzen dituen pertsona, eta zerbait bidali edo aurkeztu aurretik ondo dagoela ziurtatzen duena. Idazteko modua zaintzen duena, ondo idazten duena… Jotapasa egiten ez duena. Eta lanean ordenatua eta txukuna dena: fitxategiak gordetzean, aurkezpenak diseinatzean…

  • Digitalki pertsona trebea dena (calendar, gmail, drive, excellak…)

  • Komunikazioa: Pertsona irekia, gainontzeko pertsonekin hitz egiteko arazorik ez duena, modu egoki batean guztiei erantzuteko ahalmena duena. Bezeroaren dei negatiboak dituenean, hauek erantzuteko gaitasuna duena. Guraso bileretan lasaitasunez guztia ondo komunikatzeko ahalmena duena. 

  • Euskara erabat menperatzen duen pertsona izan behar da, eta gaztelaniaz eta ingelesez ere moldatzen dena.

  • Positiboa, jatorra eta herrikoia.

  • Pertsona gaztea eta ez adinez bakarrik, gaztetasun filosofia bizitzen duena.

  • Gauza berriak esperimentatzeko eta Ikasteko gogoa duena. Gauza bakarra ez egiteko gogoz. Beldur gutxi dituena.

  • Gazteei esperientzia bereziak sortzeko gogoz dagoena, ikas bidaien balioa ikusten duena, edo gazteentzat gauzak antolatzen direnean eta proiektuak sortzen direnean motibatzen dena gauzak beste modu batera egiteko, edo hobetzeko eta haiekin gozatzeko.

  • Lan egiten ari den bitartean zerbait ez bazaio gustatzen edo hobetu daitekeela uste badu, kritikatu beharrean proaktibotasunez aldaketa eragiteko prest dagoena.

  • Udalekuetan esperientzia izan duen pertsona izatea: jolasak, dinamikak, probak… sortzea gustoko duena eta sormena duen pertsona izatea. Hau ez da horren beharrezkoa baina hau izanez gero hobe.

  • Presentzialki lanera Zestoara etorriko den pertsona eta kotxea duena.

     

Localidad, Provincia


ZESTOA, Guipúzcoa

Nivel Formativo y Académico mínimo


Ciclo de grado medio o FP I

Permisos de Conducir


No se requiere ningún permiso.

Vehículo propio


No se requiere vehículo propio.

Idiomas


No se requiere ningún idioma específico.

Ocupaciones


No se requiere ninguna ocupación específica.

Ámbitos de selección de candidatos/as


Comarcal

Duración contrato


1 año

Tipo de Jornada


Completa

Salario


1500€ netos x 14 pagas

Comparte esta oferta


Información sobre Cookies

  • Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para recopilar información que ayude a optimizar su navegación web.
  • No se utilizan cookies para recoger información de carácter personal.
  • Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información o conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de Cookies.